4 URTEKOEN GELAN ELMER EZAGUTU DUGU
Bazen behin elefante talde bat. Denak ziren berdinak,
Elmer izan ezik. Oso zoriontsuak ziren denak.
Elmer berezia zen: koloretsua eta oso polita.
Oso alaia eta bromista zen, baina Elmerrek ez zuen
desberdina izan nahi eta besteak bezalakoa izateko ideia bat izan zuen: mahatsa
erabiliz, bere gorputzeko kolorea grisa izatea lortu zuen.
Lagunengana bueltatu zenean, inork ere ez zuen ezagutu
eta den-denak zeuden triste-triste.
Aspertuta zeudenez, Elmerrek garrasi egin eta elefante
guztiak hankaz gora jarri zituen. Bapatean, euri zaparrada hasi zuen eta
Elmerri mahatsaren kolorea kendu eta bere kolore politak agertzen hasi
zitzaizkion.
Orduan, Elmer zela ikusi zutenean, oso pozik jarri ziren
elefante guztiak.
Eta gertatutakoa ospatzeko, festa alai bat antolatu
zuten, eta denek aldatu zuten zeukaten kolorea.