PáginasHH4-5

lunes, 2 de febrero de 2015




4 URTEKOEN GELAN ELMER EZAGUTU DUGU

Bazen behin elefante talde bat. Denak ziren berdinak, Elmer izan ezik. Oso zoriontsuak ziren denak.
Elmer berezia zen: koloretsua eta oso polita.
Oso alaia eta bromista zen, baina Elmerrek ez zuen desberdina izan nahi eta besteak bezalakoa izateko ideia bat izan zuen: mahatsa erabiliz, bere gorputzeko kolorea grisa izatea lortu zuen.
Lagunengana bueltatu zenean, inork ere ez zuen ezagutu eta den-denak zeuden triste-triste.
Aspertuta zeudenez, Elmerrek garrasi egin eta elefante guztiak hankaz gora jarri zituen. Bapatean, euri zaparrada hasi zuen eta Elmerri mahatsaren kolorea kendu eta bere kolore politak agertzen hasi zitzaizkion.
Orduan, Elmer zela ikusi zutenean, oso pozik jarri ziren elefante guztiak.
Eta gertatutakoa ospatzeko, festa alai bat antolatu zuten, eta denek aldatu zuten zeukaten kolorea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario